Egin didaten eskariari erantzunez, hemen doakizue prospektiba ariketa txiki hau.
Geroa aurreikusteko ahalmena beti iruditu zait miresgarria, beldurgarria eta bereziki azti eta sorginen lana, baina orain denbora gutxi enteratu naiz soziologiaren arlo bat (prospektiba hain zuzuen ere) ahalmen horri metodo zientifikoa aplikatuz, saiatzen dela geroari forma ematen aurrebaldintza batzuk eta prozedura batzuen bitartez.
Arlo horretan, Euskal Herrian, Eneko Astigarraga nuen nire del.icio.us-en eta textu hau eskatu eta denbora batera, Enekok bere blogean Cinum ekimenaren beri ematen zigun. Ekimen horretan sortutako txostenak lau eszenategi aurkezten zituen 2030.eko zibilizazio digitalari buruz: Kolapsoa, Inperialismoa, Ilustrazio berria eta 100.000 lore deitutakoak.
Argi dago 2025. urteko gazteak eta hezkuntza bere garaikoak izango direla eta era berean, eszenategia zein izango den araberakoak izango direla. Dena den, ematen du edozein eszenategi izanda ere ezaugarri komun batzuk izango dituela 2025. urteko gizarteak. Saiatuko naiz nire usteak azaltzen eta noski, iruzkinak egiteko eta zuen iritzia uzteko aukera ere badaukazue.
2025. urteko gazteria erabat digitala eta multimediala izango da, dudarik gabe. Sareko konexioa nonnahi eta konexio salneurriak denen eskura izateko modukoak. Honek bizi guztiko ikaskuntza (Life Long Learning) erraztuko du, baina baita familian umeak hezitzeko aukerak ere (Family Education). Horrela tentsioak sortuko dira Hezkuntza Administrazio eta Guraso taldeen artean, eta ziuraski arlo honetan arazoak izango dira (eskolaren sozializazio helburuak berrikusi beharko dira, lana eta bizitza pertsonalaren konziliazioa, famili ekonomiek sortutako desberdintasunak nola konpentsatu …)
Arlo horretan ikastetxeak aldaketa sakonak izango dituzte eta agian jakintza eta ezagueraren tenpluaren eredutik urrundu eta asistentzi zentru bihurtu beharko dira, non ikasketak egiteko aukera ematetik aparte, desberdintasunak murrizteko tokiak izango dira. Adibidez inmigrazio kolektiboen integraziorako gune.
Ezagutza sortzeko aukerak errazagoak eta ugariagoak izango dira (baliabideak dituztenentzat), beraz ezagutza ikasle eta irakasleek lankidetzaren bitartez sortuko dute, bai ikasle-irakasle taldeetan eta baita ikasle-ikasle taldeetan ere. Ezagutza hori normalean publikoa izango da eta ikasle edo irakasle bakoitzaren kurrikulumaren adierazle izango da. Ezagutza horren euskarriak izateko sortuko dira e-portofolio digital pertsonalizatuak. Honek ekarriko ditu baita ere, ebaluaketari dagozkien aldaketak, titulazioen egiaztapen arazoak, maila azterketak eta abar.
Irakasleen aldetik egun hoietan oraindik irakasle “analogikoak” gelatan lanean ibiliko dira eta horrek beste arazo mota batzuk sortuko ditu, atentzioa erakartzeko arazoak, metodologia arazoak, eta abar. Gai hau irakasleen prestakuntza sakonarekin konponduko litzateke eta aurreikusi beharko ziren gai honek sortu ditzazkeen problematikak.
Dena den gazteek betiko moduan aurreko belaunaldietatik urrundu eta beraien gizarte eredua sortzeko gai direla erakusteko gogoa izango dute eta gure lobak, natur kolapsoa heltzen ez bada, beraien bideak sortzen saiatu beharko dira. Ordurako jubilatuta egotea espero dut eta niretzako benetako jubileoa zuokin nire burutazioak elkartrukatzen jarraitzea izango litzateke.


gmail.com
1 Comentario por el momento ↓
1 SASKI-NASKI :: Heziberrin :: July :: 2008 // a las 11:30 pm
[...] eskatuta idazkitxo bat publikatu didate Heziberriko blogean. Galdera baten erantzuna da textua: Nola ikusten dituzu 2025eko gazteak eta heziketa? Ez zait [...]
Publica tu comentario