BLOG CORPORATIVO Tu punto de vista es muy importante DEJA TU OPINIÓN »

PERSPECTIVAS DE LA EDUCACIÓNMaterialPARTICIPA AQUÍ » 

Prácticas de Innovación

Zerbitzu irekia: Liburutegia eta ordenadore-gela

CEPA HERNANI HHI - Hernani

Helduen Hezkuntza

CEPA HERNANI HH eskualde-ikastetxea da eta bere eraikinetako bat Hernaniko Antziola auzoan dago. Auzoaren ezaugarriak eta eskolaren medioak ikusita 2002an

martxan jarri genuen proiektua, batez ere, bi helburuekin:

*Auzoarekiko kultur-hezkuntza zerbitzuak gehitu

*Eskola irekiagoa eta auzoan integratuagoa lortu

Horiek lortzeko egunero, goizez eta gauez, informatika gela, liburutegia eta hemeroteka ikasle ez den edozein helduen eskura jartzen ditugu.

Zerbitzu honen mantenu ekonomikoa udaletxeak egiten du, gogoa eta denbora irakasleok jartzen dugu eta erabiltzaileetaz arduratzeko txandatzen gara.

Une honetan egunean lau orduz zabaltzen dugu zerbitzua, goizez 11:30etik 13:30 arte eta gauez 19:00etatik 21:00etara, irakasleen bat klaserik gabe dagoenean.

Erabiltzaileen eskura jartzen diren errekurtsoak dira:

*Lau egunkari, 5 herrikoarekin kontatuta, eta 12 aldizkari.

*16 ordenadore, ohizko aplikazioekin eta Internetera konektatuak.

*Inprimagailua eta eskanerra.

*3.000 liburu, gutxi gora behera, mailegurako edo bertan kontsultatzeko.

Gaur arte 700bat pertsonek erabili dute noizbait zerbitzu hau, batez-bestekoa egunean 4/6 pertsona da.

Oso pozik gaude ekintza honekin auzoko jendeak asko eskertzen duelako eta eskola zerbitzu irekiagoa izatea benetan lortzen dugulako.

Archivos Adjuntos

« Volver al listado

Entidades Colaboradoras:

Logotipo del Forum Europeo de Administradores de la EducaciónLogotipo de Innobasque

2008 © HEZIBERRI - La educación del futuro