BLOG CORPORATIVO Tu punto de vista es muy importante DEJA TU OPINIÓN »

PERSPECTIVAS DE LA EDUCACIÓNMaterialPARTICIPA AQUÍ » 

Prácticas de Innovación

Haurrak eta musika: ikasten eta irakasten

Uned - Bergara

Haur Hezkuntza

Mezu honen bitartez, martxan jarriko dugun ikastaro berri baten informazioa helarazi nahi dizuegu. Izan ere, hezkuntzaren ikuspuntu berria informazioko teknologia berrien bitartez ere nola landu daitekeen ikus ahal izango da:

Haurraren heziketa prozesuan musika eta hezkuntza banaezinak dira. Umekiak, jaio aurretik, musikak beregan sorturiko estimuluak sentitzen ditu eta estimulu horiek norberaren parte izango dira bizitza osoan zehar.

Haurrak musikarekin eraiki, erantzun eta amestu egin dezake besteak beste, eta hori funtsezkoa da bere heziketa prozesuan. Musikari esker ere, haurrak sentsibilitatea, kontzentrazioa, oroimena, arreta, psikomotrizitatea, imajinazioa, sormena,… lantzen ditu eta horrek guztiak sentimenduak adierazten laguntzen dio. Hitz batean, sozializatu egiten da.

Ikastaro honekin hezitzaileak era ezberdinetako baliabideak izango ditu bere eskura, bere sormena handiagotuz. Honi esker, haurraren garapena ikuspuntu berri batetik lantzeko aukera izango du.

Internet bidez eskaintzen diren 7 modulutan adin ezberdinetako haurrekin lan egiteko berariazko moduak erakusten dira. Era berean, teoria, praktika eta tutoretza pertsonalizatuen bitartez gomendio ezberdinak emango dira.

Honez gain, aurrez aurreko 5 saioren bidez, ahots eredu zuzen bat izateko, ahots teknikako oinarrizko kontzeptuak erakutsiko dira; haurrak etorkizunean izan ditzakeen ahots-disfuntzioak aurreikusteko, atzemateko eta harengan jarduteko ere.

Ikastaroa udaberri honetan eskainiko da. Informazio zabalagoa web gunean topa dezakezue: http://musika.asmoz.org

Mila esker honen berri emateko atala izateagatik,

« Volver al listado

Collaborating entities:

FEAE's logoBasque Government's logoInnobasque's logoJakiunde's logo

2008 © HEZIBERRI - Education for the future